Argazki lehiaketa Aizarnan 2017

Aizarnan ospatu berria den argazki lehiaketan, nahiko parte hartze ugaria izan dela esango nuke herri txiki baterako. Aurkeztu diren argazkiak nahiko maila onekoak izan direla iruditu zait gainera. Honek ondokoa erakutsi digu: argazkigintzarako zaletasun faltarik ez dagoela herrian.

Aurkeztutako argazki guztiekin Kultur Etxeko azken solairuan antolatu zen erakusketa. Txikien taldekoak alde batean eta helduenak bestean, horrela ikusleek egoki zeukaten konparaketak egiteko bozkatu aurretik.

Antolaketako arduradunek jendearen harrera oso ona izan dela esan dute, jende multzo ugari batek ikusi ditu argazkiak eta botoa emateko garaian ere zer esanik ez. Beraz, ekintza baliagarria izan dela esango nuke, eta batik bat, haurrei zaletasuna sortzeko lagungarria.

Gaur egun argazkiak nonahi erabiltzen ditugu eta gehienak aisialdirako gainera. Baina irudiekin jolasteak ere badu bere xarma, informazio asko ematen baitute, beti ere eremu edo bizitza pribatua errespetatzen baditugu behintzat. Bazirudien bideoek gain hartu eta argazkia desagertu egingo zela. Baina oraindik ez da horrelakorik gertatu, argazkiak jarraitu egiten du momentu bitxiak jasotzeko garaian.

Esan bezala argazkiek momentu bitxiak jasotzen dituzte eta momentu hauekin gozatzeko jasotzen ditugu etxean. Urte sasoi bakoitzak naturan duen eragina jasotzeko ere egoki ohi dira, zer politagoa argazki batean jasotzea baino.

Garai bateko argazkigintzak euskarri kimikoa erabiltzen zuen, eta gainera kamerak analogikoak ziren, hori horrela izanik zailtasun handiagoak argazkiak politak lortzeko. Dena den gaur egun edonork atera ditzake argazki dotoreak euskarri magnetikoa duten kamera automatiko hauekin.

Argazkiak mundua beste ikuspegi batetik ikusten ere laguntzen du, niri asko lagundu dit behintzat. Ze ederragoa gaztetxoak zaletasun honekin heztea baino, gizartea eta natura argazkien bitartez ezagutzen heztea baino. Beraz, zorionak ekintza honetako arduradunei.

Behean azaltzen ditut argazki sarituak eta berauen jabeak.

Jon Egiguren

Helduak (1º) Helduak (2º) Txikiak(1º) Txikiak(2º)


StatCounter - Free Web Tracker and Counter

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide