Albisteak

[ARGAZKIAK] Erantzun bikaina eguerdiko elkarretaratzean

Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolaturiko elkarretaratzeak erantzun bikaina izan du Zestoan. Eguerdiko hamabietan elkartu dira plazan, eta bertan egonaldi baten egin ondoren, herriari biratxoa eman diote manifestariek trikitiaren laguntzaz.

Goizean establezimendu batzuk irekita egon badira ere, manifestaldi ordurako erabat itxita zeuden denda eta taberna guztiak.

Udaletxe azpian, ordubietan, bazkari autogestionatua aukeran, sabela bete nahi izan dutenentzat. Jende dexente bertaratu da.

Arratsaldeko egitaraua:

16:00 – “La fuente de las mujeres” filmaren proiekzioa Portale Kultur Elkartean
19:00 – Ekitaldia plazan
19:30 – Batukada eta martxa feminista
21:00 – Afari komunala (bakoitzak elkarbanatzeko zerbait ekarri dezala) Portale Kultur Elkartean. Bargaztak, Fati taberna eta Portale Kultur Elkartearen laguntzarekin

Arroabean:

17:00 – “Arrakala” dokumental emanaldia salto gelan
18:45 – Zestoako manifara auto ilara zaratatsua
21:00 – Emakumeen afaria zentroan (izen-ematea Txomin tabernan)

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide