Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak antolatutako ‘Zestoako mugak’ egitasmoaren bigarren etapa egin zuten 50 lagunek iragan larunbatean. Etumetan hasi eta Granada, Altzola, Urdaneta, Txatxarromendi, Indamendi eta Aizarnazabaletik igaro ondoren, Zestoara itzuli ziren mendizaleak. Guztira, 22 kilometro egin zituzten. Ibilbidearen erdian geldialditxoa egin zuten hamaiketako txiki bat egiteko. Giro ezin hobea nagusitu zela nabarmendu dute Agiroko kideek. Hirugarren eta azken etapa ekainean egingo dutela jakinarazi dute baina data aurrerago zehaztuko dute.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba eta Naiara Exposito