Albisteak

[ARGAZKIAK] A30 Greba Feminista Orokorrak eman duena iruditan

Eguraldi petralak ez ditu zestoarrak etxean utzi eta goizeko 9:00etarako berrogei lagun inguru elkartu dira mugimendu feministak deituta kale bira egiteko. Herriko lantoki eta dendetatik pasa dira eta  lanean ari zirenei informazio orriak banatu dizkiete. Itzulia eginda, goizeko 11:00etan plazan elkartu dira berriz herriko bi egoitzetara zuzentzeko. San Juan egoitzatik beherakoan herriko eskolatik ere pasa dira. Eguerdiko 12:00etan, goizari amaiera emateko, plazan elkarretaratzea egin da. Arratsaldekoa izan da, dena den, ekintza jendetsuena. 200 lagun inguru elkartu dira plazan eta aterkiak eskuan manifestazioa egin dute herrian zehar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide