Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ados Pilota Klubak antolatutako Binakako Txapelketa zen atzo kiroldegiko pilotalekuan. Lehen partidan, Gomez eta Sagardui bikoteak Lamadrid eta Perezen aurka neurtu ziren. Aurreneko bikoteak irabazi zuen partida 22-07. Ondoren, Oskoz eta Agirre, Iturriaga eta Mendibururen aurkako norgehiagoka izan zen. Arroarraren bikotea irabazten hasi bazen ere, azkenean ez zuten garaipena lortzerik izan eta 15-22 emaitzarekin Iturriaga-Mendiburu bikoteak irabazi zuen partida.
Martxoaren 22an jokatuko da txapelketako lehen finalerdia, Donostian, eta hurrengo egunean, 23an bigarrena, Miarritzen (Lapurdi).
Partida guztiak Adosen Youtube kanalean ikusi ahal izango dira zuzenean: https://www.youtube.com