Datozen lau urteotarako Euskadiko Euskal Pilota Fererazioko zuzendaritza batzordearen gidaritza lanak egiteko bi hautagaitza aurkeztu dira; Euskal Pilota Mundura Taldea eta Pilota Zazpi Haizetara. Bigarrengo talderako Abantzu Pilota Klubeko kidea den Eduardo Agirre arroarra aurkeztu da. Eduardo Agirrek 59 urte ditu, Ekonomia eta Enpresa Zientzetan lizentziatua da eta Zestoako pilota klubeko idazkari eta delegatu izan da azken lau urteotan.
Urtarrilaren 25ean egingo da datozen lau urteotan federazioko gidaritza nork egingo duen erabakitzeko bozketa.