Albisteak
Arroabearrek San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko batzarra egingo dute urtarrilaren 23an
— 2025-01-13Arroabea auzoko San Isidro kalea peatonalizatzeko aukera aztertu du Zestoako Udalak. Ekimena Ezkaizto auzo-elkarteak aurkeztutako eskaera baten ondorioz sortu da, aspalditik ohartarazi baitu bide hori arriskutsua dela. San Isidro kaleak auzoa zeharkatzen du aisialdirako gune nagusiak zatituz, eta horrek kezka sortzen du bizilagunen artean.
Arazo horri aurre egiteko, urtarrilaren 23rako auzo-batzar monografikoa deitu du Udalak, 18:30ean elkargunean. Bileran, zirkulazioa erregulatzeko hiru aukera aurkeztuko dira, aurrez teknikoki aztertu direnak. Ondoren, bertaratutako eta 18 urtetik gorako herritarrek erabakiko dute zein proposamen izango den aurrera egingo duenak.
Neurri honen helburua auzoko segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da, biztanle guztientzako herri-espazio seguruagoa eta irisgarriagoa sustatuz. Udaletik, herritarren parte-hartzeak horrelako erabakietan duen garrantzia azpimarratu dute.
Egin zaitez bazkide