Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 19an, igandean, Iraetako Santa Ines pilota txapelketari amaiera emateko finalak jokatuko dira Txikito de Iraeta pilotalekuan. Goizeko 11:55ean hasiko da jaialdia, txarangak ohiko “Vamos al frontón” kantarekin giroa alaituz.
Ondoren, 12:00etan, nesken finalarekin emango zaio hasiera txapelketari. Lehenengo partidan, Araia Otaño eta Laia Gastiainek, Uxue Loiola eta Amaiur Landa izango dituzte aurkari.
Nesken partida amaitzean, mutilen finala jokatuko da. Bertan, Kixkurra eta Adonis, Mikel eta Arantzeta bikotearen aurka lehiatuko dira. Norgehiagoka horrekin emango zaio amaiera aurtengo pilota txapelketari.