Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ostegunean hasi eta atzo, larunbata, amaitu ziren Arroabeko San Isidroko jaiak. Atzo, 16:00etan hasita, ohiko Mus Txapelketa jokatu zen Ederki elkartean festei amaiera emateko.
Aurtengo txapelketan Aitor Beristain eta Antonio Izaburu nagusitu ziren. Bigarren postua, berriz, Pagoeta eta Mata bikoteak eskuratu zuten.