Albisteak
[ARGAZKIAK] Giro ederrean ospatu zuten atzo Erresistentzia Jaialdiko kontzertu-festa
— 2025-05-18Atzo, larunbata, ospatu zen Zestoako Gaztetxeak eta Defentsa Komunitateak antolatutako Erresistentzia Jaialdia. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako jendearekin goraino bete zen herriko plaza.
Musikak hartu zuen protagonismo nagusia arratsaldeko 18:00etatik hasita, 11 orduz. Guztira, 9 taldek eskaini zituzten kontzertuak eta tartean izan ziren herriko Rodeo eta Ke Lepo artistak ere.
Antolatzaileen hitzetan jaialdiaren bitartez atera zuten diru guztia, “aurtengo ikasturtean Euskal Herriko langile kontrolpeko espazioek izandako kolpe errepresiboei erantzuteko izango da”. Uste dute aurtengo ikasturtean bereziki Gaztetxeak izan direla jopuntuan egon direnak, Zestoako gaztetxearen borrokak utzitako kostuekin ireki zen, hain zuzen ere, kurtsoa.
Egin zaitez bazkide