Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Amaitu dira Aizarnako Amabirjinak. Oilasko biltzaileen egunarekin hasi zituzten festak eta ondoren, umeen eguna, helduen eguna eta Amabirjinaren egunak ospatu zituzten. Erromeriak, DJak, herri afariak, heldu zein umeentzako jolasak, puzgarriak eta herri kirolak izan zituzten besteak beste, eta hippiez mozorratutako bat ala beste ere izan zen Aizarnan. Eguraldia lagun izan zuten azken egunean izan ezik, baina honek ez zuen festa izorratzea lortu. Lau egunetan giro ezin hobea izan dute.
Hemen astelehenean ateratako argazkiak:
Argazkiak: Danbolin
Jon Egiguren