Albisteak

[ARGAZKIAK] Arrakasta izan du Zestoako Mugimendu Feministak antolatutako hitzaldiak

Elene Lopetegi, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak, indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia eskaini zuen. Azaroaren 25eko manifestazioari begira,  aurretik antolatutako azken hitzordua izan zen atzokoa.

Zestoako Mugimendu Feministak azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan, atzo Alonderon antolatutako hitzaldira 20 bat lagun bertaratu ziren. EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienean eta egungo aurrerapauso eta korapiloak izenburupean, Elene Lopetegi, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, izan zen saioa gidatu zuena.

Hitzaldian, indarkeria matxistaren aurkako borrokak urteetan zehar izan duen ibilbidea azaldu zuen, eta bidean erabili diren estrategia zein tresnen inguruko gogoeta eskaini zuen. Halaber, egungo egoerari ere erreparatu zion.

Ekintza nagusia datorren asteartean izango da, azaroaren 25ean, hain zuzen. Egun horretan, 18:30ean, plazatik abiatuta, manifestazioa deitu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide