Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Zaintza Sareak eta 3Z elkarteak elkarlanean antolatutako zaintzari buruzko hitzaldia arrakastatsua izan zen atzo, asteazkena, Alonderon. “Zaintzak, nondik begiratu erronka honi?” izenburupean, Miren Aranguren Emagin elkarteko kidea izan zen hizlaria. Miren azken urteotan zaintzaileen egoeraren ikerketan aritu da eta gaur egungo zaintza ereduaren inguruko gogoeta eginez hasi zuen hitzaldia. Ondoren, zaintzaren hobekuntza edo aldaketa proposatzeko euren lau ardatz nagusiak azaldu zituen.
Ia 30 lagun elkartu ziren saioan eta hitzaldia amaitu ostean pasatutako inkesten arabera, parte-hartzaileek saioa “interesgarritzat” jo zuten, antolatzaileen esanetan.