Albisteak

[ARGAZKIAK] Arratsaldean ere festa giroa nagusi Arteagako festa egunean

Bigarren aldiz ospatu zuten atzo Arteagako festa eguna, eta aurtengoan ere giro bikaina sortu zen auzoan. Ertxiña mendira egindako erlojupeko probarekin, LagunArtean ekitaldiarekin eta Aizpea Aristiren kontzertu akustikoarekin igaro zuten goiza. Eguerdian, berriz, 170 auzotar inguru elkartu ziren auzo bazkarian.

Arratsaldean ere ekintzek ez zuten etenik izan. Haurrek askotariko jolasetan parte hartu zuten auzoan zehar. Bien bitartean, auzopoteoa egin zuten musikaren laguntzaz, eta bertan zebiltzan hainbatek eta hainbatek Xabier Iriondoren museoa bisitatzeko tartea ere hartu zuten.

Eguna borobiltzeko, 22:00etatik aurrera, Arrixku taldeak dantzan jarri zituen herritarrak. Ondoren, Olber DJa arduratu da parrandari musika jartzeaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide