Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrean ari dira ospatzen Arteagako festa eguna

Arteaga auzoan bigarren aldiz ospatzen ari dira auzoko festa eguna. Aurtengoan ere askotariko ekintzak antolatu dituzte auzotarrek, goizean goizetik hasi eta goizaldera arte luzatuko den egitarauarekin. Gainera, auzoko gazteak eta helduak urdinxka koloreko lepo-zapiak jantzita atera dira kalera

9:30ean hasi dute eguna, hainbat auzotar elkarrekin Ertxiña mendira igo dira. Ondoren, 10:45etik aurrera, Ertxiña mendira erlojupeko igoera egin dute eta ordurako han ziren goizean tontorrera igotakoak. Gizonezkoetan Amets Aranberri izan da aurtengo irabazlea eta emakumezkoetan, aldiz, Ainara Arakistain. Auzotarren artean Satya Paz izan da azkarrena.

Eguerdian, duela bi urte auzoko gaztetxoek landatu zuten artearen bueltan elkartu eta LagunArtean ekitaldia ospatu dute. Besteak beste, aurten auzoan jaiotako haurrari ongi-etorria egin, erlojupekoaren sari banaketa eta taldeko argazkia ateratzeko ere baliatu dute hitzordua. Zuhaitza landatu zutenetik zenbat hazi den ere neurtu dute. Musikak hartu du protagonismoa gero, Aizpea Aristiren kontzertu akustikoarekin. Amaitutakoan, auzo bazkaria egin dute 170 lagun inguruk.

Arratsaldean ere festa giroak jarraipena izango du:

17:00. Haurrentzako jolasak.
18:00. Auzo poteoa, jolasak eta Xabierren museoari bisita.
22:00. Arrixku taldea eta DJ Olber.
*Afaltzeko aukera egongo da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide