Albisteak

[ARGAZKIAK] Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyko sariak banatu zituzten atzo, ostiralez

Ezkaizto Auzo Elkarteak pasa den ekainaren 18an jakinarazi zituen maiatzaren 5ean egin zen Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyko irabazleak. Atzo, ostiralez, bildu ziren Eskola Zaharrean sari banaketa egiteko.

16 urtetik beherakoen kategorian, Nahia Doñelfa izan zen irabazlea baina ez zenez bertaratu, Edurne Cachonek jaso zuen bere garaikurra. 16 urtetik gorakoen artean, berriz, Maider Cachónek irabazi zuen, kasu honetan ere, Edurne Cachonek jaso zuen garaikurra. 16 urte azpikoen kategorian, bigarren saria Irati Iribarrentzat izan zen, eta hirugarrena Markel Gallegorentzat. 16 urtetik gorakoen sailean, berriz, Sonia Álvarez sailkatu zen bigarren postuan, eta Josune Larrañaga hirugarrenean.

Sailkapen nagusiaz gain, argazki dibertigarrienaren eta artistikoenaren sariak ere banatuko dira: Nara Merinoren argazkia izan zen dibertigarrienaren, eta Maider Cachónena artistikoena, horrela bi sari bereganatuz.

Epaimahaiak erabakitako sariez gain, Udaberriko Argazki Rallyan herritarren botoz erabakitzen diren sariak ere banatzen dira. Aurten, bi aldeek bat egin dute erabakian: bai epaimahaikideek, bai herritarrek Nahia Doñelfa eta Maider Cachón hautatu zituzten saritu nagusitzat, hain zuzen.

Argazkiak: María Roa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide