Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asentzio jaiek aurrera jarraitzen dute Endoian, gaur haurren txanda izan da. Arratsaldean betiko jolasak egin dituzte eta trumoi giroa jarri duenean, txokolate beroaren txanda izan da.
Ilutzeko 20:30ean, lagun arteko afaria egingo dute Gillermo txiste kontalariak girotuta eta ondoren Ane Unanue eta Maialen Larrañaga trikitilariekin erromeria izango da. Bihar maiatuko dira festak ondorengo egitarauarekin:
Maiatzak 12, igandea
11:00etan Meza.
Ondoren Itziarko Andutz dantza taldea.
14:00etan Auzo bazkaria.
17:30ean Herri kirolak (aurkezle: Sarasola)
· Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza aizkolariak
· Burni eta Karmele Gisasola harrijasotzaileak
Egun guztian zehar, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
