Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbateko beroak ez zituen Lasaoko “Espabilauak” kikildu. Beste ekitaldi asko bezala, Lasaon ere Espabilau eguna egin gabe egon dira bi urtez, baina aurten gozatu ederra hartu dute. Urtero bezala herri kirolak egin dituzte frontoian, baita dantza ikastarotxoa ere. Bazkariaren ondoren, haur eta gaztetxoentzat jolasak ere izan ziren parkean.