Albisteak
[ARGAZKIAK] Atzo burutu zen Arroako V. kadete mailako txirrindulari saria
— 2025-03-30Atzo arratsaldean ospatu zen Arroako V. kadete mailako txirrindulari froga, 16:00etatik aurrera. Probaren irabazlea Amets Egiguren izan zen, eta haren atzetik helmugaratu ziren Oinatz Arruti eta Unai Aranburu, hurrenez hurren. Txirrindulari artean izan zen Amets Alberdi zestoarra ere.
Txirrindulariek hiru aldiz egin zuten “Zakila Bira” izeneko ibilbidea. Guztira 51 kilometroko luzera izan zuen probak: Sansinenea industrialdean hasi, Narrondo, Oikia, Aizarnazabal eta Iraeta zeharkatu zituzten, eta azken itzulian Arroaerrekara igo ziren txirrindulariak, handik Arroagora eta berriz Sansinenea industrialdera itzuliz amaiera emateko lasterketari.
Zestoako Gurutzeaga Txirrindulari Taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkiete inguruko txirrindulari elkarteei, Azpeitiko, Zumaiako eta Zarauzkoei, eta bereziki bidegurutzeetan egon diren klubeko kide zein herritarrei, haien laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen proba hau aurrera eramatea.
Egin zaitez bazkide