Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldean aurkeztu dute jendaurrean Irakurle Gazteen Klubak sortutako Wafa abestiaren bertsioa eta bideoklipa, kiroldegiko aterpean egindako ekitaldi hunkigarrian. Herritar ugari bildu dira gaztetxoek azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza lehen aldiz ikusteko.
Gazteen ekimenez sortu da proiektua, eta Tapia eta Leturiaren “Wafa” kantua berrinterpretatu dute Fundizio Musika Elkartearekin eta herriko hainbat musikarirekin elkarlanean. Azken hilabeteetan bertsioa prestatzen eta bideoklipa grabatzen aritu dira buru-belarri.
Joritz Zunzunegi gidatutako Aurkezpen ekitaldian, lehen aldiz ikusi ahal izan dute bideoklipa bertaratutakoek, eta gaztetxoek egindako lanak harrera beroa jaso du. Haiekin batera, Azpeitiko Apoa (Askoren POesia Ahotsak) taldeko kideek olerki errezitaldia eskaini dute hasieran, eta amaieran Tapia eta Leturiak beraiek igo dira oholtzara euren bertsioa jotzera.
Ekitaldia amaitu ondoren, gaur aurkeztutako lana ikusgai jarri dute jada Danbolinen Youtubeko kanalean.