Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo ostegunez urteko aurreneko Zestoa Osasuntsu ibilaldia egin zen. Hotz handia egiten bazuen ere, goizeko 10:30ean elkartu ziren kiroldegi aurrean parte hartzaile gehienak eta Gurutzean gehitu zitzaizkien San Juan egoitzako kideak. Guztira 30 lagun inguruk egin zuten itzulia eta amaieran parte hartzaileek hamaiketako ederra egin zuten.