Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urrian hasi eta maiatzean amaituko dira Euskara Foroak bultzatutako Kontaidazu ipuin bat saioak. Atzokoa izan zen lehenengoa eta ia 20 haur gerturatu ziren ipuin kontaketara. Hamabost egunean behin edonork ipuin kontalari bihurtzeko aukera dauka, herriko aurren gozamenerako. Parte hartzeko, eskolan edo liburutegian jarri diren postontzietan eman daiteke izena, urriaren 15a baino lehen.
Aisialdia euskaraz sustatzeko nahiarekin, ipuin kontaketez gain laster hasiko dira ePelian saioak igande arratsaldetan, kultur etxean eta Irakurleen kluba liburutegian.