Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Giro ezin hobearekin hasi zituzten jaiak eta oraindik ere indarrean jarraitzen dute Arroagoian. Egun borobila izango da gaurkoa ere, oraindik bada zer egina gaur iluntzean hasi eta goizaldera artean:
– 21:00etan herri afaria: Joxe Ramon Akulu bertsolariarekin eta trikitilariek lagundurik.
– 23:30ean IMUNTZO eta BELOKI trikitilari taldea.
– Goizaldera arte DJ OL_BER (OLABERRI)-ren emanaldia.
-Goizeko 6:00etan txokolatada eta gaupaseroen argazkia eta jarraian karroza baserriz baserri.
Bihar, igandea:
-10:00etan Meza.
-11:00etan patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30erako Herri etxera eraman beharko da).
-11:15ean Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Jarraian Sagardo Lehiaketa. Partaideak: OLABERRI, AZKETA, IGARTZA-HAUNDI, ETXEBERRI, ZELAIKUA, AZKETAERROTA eta HARITZA.
-12:00etan Esku Pilota finalak:
Binaka emakumezkoak:
Araitz Eizagirre eta Nora Mendizabal
Maddi Unanue eta Naroa Agirre.
Binaka gizonezkoak:
Eizagirre eta Anduaga
Agirre eta Sasiain
-16:00etan Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa
-18:30ean “Karmelo Matrakaren” omenez Herri Kirol saioa:
Harri jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Gorka Etxeberria, Imanol Mujika eta Mikelaren aurka.
Aizkolariak: Iker Vicente eta Txomin Orbegozo, Ruben Saralegi eta Eneko Saralegiren aurka modalitate ezberdinetan.
-22:00etan Arroako jaietako argazki proiekzioa eliz atarian.
-22:30ean Erromeria Irati eta Amets Trikitilariekin.(Tartean, gaueko hamabietan Otarraren zozketa eta III. Argazki Lehiaketaren sari banaketa).