Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txupinazoaren eztandarekin hasi dira Amabirjinak goizean. Eguraldi ederraz gozatzen ari dira gaurkoan herritarrak, baina batez ere umeak, izan ere, gaurkoan beraiek dira protagonistak. Zuri-gorriz jantzita, kiroldegiko aterpean elkartu dira eguerdian bazkaltzera. Giro ederrean aritu dira guraso zein ume, eguzkiaren babesean bazkariaz gozatzen.
Bazkalostean, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera ere izan dute, besteak beste, diaboloarekin ibili dira, aurpegia margotu diete zaharrenek txikienei, pultserak egin dituzte eta margotzeko tartea ere izan dute.
Bestalde, antolatzaile izan den Ekain Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie bazkarian zehar laguntzen aritu diren guraso guztiei.
Egunean zehar beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek:
16:30 Bertso-poteoa tabernaz taberna Unai Agirre eta Oier Etxeberriarekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
17:30 Lopene ganadutegiko poniak plazan.
19:00 Ostarte erromeria, Laranjadin.
22:00 Suzko zezena.
Ondoren, Ostarte erromeria eta DeBrass, Laranjadin.























