Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aek-k euskararen eguna eta Danbolinek 200. zenbakia atera duenaren aitzakian festa ederra egin genuen atzo arkupetan. Azkenerako jende askok hartu zuen parte; Itxaropena dantza taldea, Zestoako banda, Euskaraldia, Txoko feminista, Odol emaileak, Batukada, Idiakaitz Txistulari taldea, Ekain Guraso elkartea, Aek-ko irakasle eta ikasleak, Iker…
Ardoak eta saltxitxak ez zuten hutsik egin eta beste behin ere garbi gelditu da euskal kantek badutela zerbait jendea hunkitzen duena. Berriro antolatu beharko dugu!
Mila esker hau guztia posible egin duzuen musikari, teknikari eta lagun guztioi!!
(Atzokoak eman zuena argazkitan)