Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, ostiralez hasi ziren Arroabean Karmen jaiak. Atzoko parrandari jarraiki, karrozan atera dira girorik freskoenean, goizeko 6etan, hainbat arroar. Eguerdi aldera, berotzen hasita bazegoen ere, txikienak puzgarrietan ibili dira eta kuadriletako sukaldari ordezkariak paella prestatzen. Pandemiaren etenaren ondoren, giroa zentzu guztietan zegoen bero gaur Arroabean. Lehiaketa eta gero, 14:30ak aldera izango da bazkaria eta ondoren, kuadrilen arteko jolasak egingo dituzte zezenekin. Arratsaldeko giroari eusteko GOTx elektrotxaranga izango da 19:00etan eta gauean kontzertu bikainak; UNIDAD ALAVESA, IHESKIDE eta DJ BULL.