Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bertso Pilota Jaialdiaren baitan bi partida parekatu ikusi ahal izan ditugu gaur Aizarnan. Aurreneko partidan, lauterdian, Aimar Egiguren erdi aizarnarrak 18 eta 16 irabazi dio Julen Odriozola akoarrari. Bigarren partidan, Mattin Eizagirre eta Urtzi Egigurenek Aritz Anduaga eta Beñat Labakaren aurka jokatu dute binaka. Urdinek irabazi dute 18-16. Ane Labaka eta Hagin Laburu bertsolarien animo faltarik ez dute izan pilotariek. Urdinen alde Ane Labaka aritu da.