Albisteak

[ARGAZKIAK] Bota dute gaztetxoek txupinazoa

Eguerdiko 12etan Mikel Arregik zumitzezko alkate aroa eman die gaztetxoei herriko aginte ikur modura. Ondoren dantzarurrea eta zahagi dantza egin dituzte gaztetxoek plazan. Eguerdiko 13:00etan zezen bolaztatuak eta poniak izango dira Ustekabe txarangak girotuta eta ondoren bazkaria Laranjadi barreneko magnoliopean. 16:00etan Skate-tailerra izango da frontoian eta ondoren ikuskizuna.

17:30ean Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Gaizka Etxaniz eta Ira (Azkoitia. 2021,Gipuzkoako Txapelduna); Gaizka Etxaniz eta Laster (Azkoitia); Javier Gaztañaga eta Zeru (Antzuola); Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola); Mikel Aizpurua eta Argi (Oiartzun); Peio Segurola eta Lur (Matxinbenta); Iñaxio Etxeberria eta Mis (Azpeitia); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal).

19:00etan Apar-festa, frontoi zaharrean

Ondoren, eta festei amaiera emateko, Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide