Albisteak

[ARGAZKIAK] Dantza emanaldi ederra eskaini du Itziarko Andutz taldeak Endoian

Eguraldia justukoa bazen ere, Itziarko Andutz Dantza Taldeak emanaldi ederra eskaini du Endoiako Asentzio jaien baitan. Heldu, gazte eta haur aritu dira dantzan, ia berrogeita hamar laguneko kuadrila eta saltsa polita jarri dute bazkal aurretik.

Ansorregi eta LarraƱaga trikitilariek auzoa alaituko dute egun osoan zehar. Eguerdian, auzo bazkaria egingo dute eta arratsaldeko herri kriol saioarekin aurtengo jaiei amaiera emango zaie. Arratsaldeko 17:30ean hasiko dira herri kirolak. Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza arituko dira aizkoran eta Burni eta Karmenel Gisasola harri jasotzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide