Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ostiral arratsaldez ikasturte amaierako festa egin zuten San Joango atarian. Capoeira tailerrak, hennazko tatuajeak eta harri margotzea egin zituzten besteak beste. Antolatzaileek txosna jarri zuten, goxoki eta edariekin, eta tartean krepak ere egin zituzten eskolarako oholtza berria erosteko diru pixka bat lortu asmoz.
Aliritzi taldearen erromeria hastearekin batera lehertu zuen trumoiak eta festari udaletxeko arkupetan eman zitzaion amaiera.

