Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko pilotalekua alaitasunez bete zen atzo arratsaldean, Sakulupe Guraso Elkarteak antolatutako zirku tailerrarekin. Zurrumurru Zirku taldeko hainbat kideren gidaritzapean zankoak, malabarrak, kariokak, diaboloak, uztai dantza eta zirku esparruko jolas ezberdinak frogatu ahal izan zituzten. Haurrekin batera, gurasoek ere parte hartu zuten. Energiaz beteriko agur batekin amaitu zuten 2 ordu iraun zuen saioa.

