Albisteak

[ARGAZKIAK] Endoiako Asentzio jaiei amaiera eman zaie

Ostegunean hasi ziren Asentzio Jaiak Endoian txupinazoa, meza eta auzo afariarekin. Ostiralean Mus Txapelketa egin zuten aurrenekoz eta larunbatean, berriz, erromeriaren txanda izan zen Ane Urbieta eta Haitz Martin trikitilariekin. Gaur, igande goizean, meza ondoren, Itziarko dantzariak izan dira behe-laino itsutan eta arratsaldean, giroak asko laguntzen ez bazuen ere, herri kirol erakustaldia izan da Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugertza aizkolariak eta Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harri jasotzaileekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide