Albisteak

[ARGAZKIAK eta BIDEOAK] Agiro Mendi Astea indartsu hasi zen asteazkenean

Hasiera bikaina eman zion asteazkenean Agiro Mendi Asteak. Alondero goraino bete zen bi trekking bidaien inguruko azalpenak entzutera. Aurrena, Liam Zunzunegi eta Julen Telleriak Toubkalera igoera eta Erg Cherbbi basamortuko trekkingaren inguruko azalpenak eman zituzten. Jarraian, Maddi Alberdi eta Juankar Alberdi aita-alabek, Manaslun egindako trekkingari buruzko azalpenak eman zituzten. (Barrenean emanaldian botatako bideoak)

Mendi Astearekin jarraitzeko, gaur, azaroak 17, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean, Mendiko Segurtasun Tailerra izango da kiroldegian, Rafa Zuzaren eskutik. (Tailerrean izena emateko 665 756 952 telefonora idatzi beharko da). Bihar, berriz, goizeko 8:30ean Gurutzetik aterata, BTT zeharkaldia egingo dute: Zestoa-Azkoitia-Olaso auzoa-Aittola-Goltzibar-Zestoa. Jesus Mari Ibarguren “Rubio” eta Juan Karlos Iraolagoitiaren omenez.

 













Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide