Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Goizean goiz abiatu dira oilasko biltzaileak auzoko baserrietara. Eguerdian iritsi dira plazara, bazkaltzeko geldialdia egiteko, eta urtero legez, bertan egin dute dantza.
Orain paella lehiaketan aurkeztutako paellak jaten ari dira herritarrak, eta bazkalondoren oilasko biltzaile taldea berriro izango da martxan, arratsaldera arte. Iluntzean, berriz, Rodeo laukote zestoarrak kontertua eskainiko du plazan, eta ondoren DJ HGSren emanaldia izango da.