Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro bikaina Santakutz eguneko danborradan

Konfinatuta egonik ere, Santakutzak ospatzea erabaki zuten zenbait herritarrek eta azken egunetan antolakuntza lanetan ibili dira buru-belarri. Lan horrek eman du bere emaitza eta giro ezin hobea nagusitu da asteburuan herrian. Atzo iluntzean Santakutz bezperako danborrada izan genuen, gaur arratsaldean berriz, haurren txanda izan da. Pieza guztiak jo ondoren, “Honrado a Navarra” abestia jarri dute, Miguel Zulaika Xiriyaren omenez.

Hemen dituzue gaur hartutako irudiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide