Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Berrikuntza bat baino gehiago izan ditu aurtengo dastaketak. Mahai bakoitzean txakolina desberdina probatzeko aukera izan da eta horrek Laranjadi plaza osoan zehar sakabanatu ditu bertaratu direnak.
Antolakuntzak herriko elkarteek lagunduta pintxoak prestatu ditu. Ondoren Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak aritu dira, Laranjadin aurrena eta tabernaz taberna ondoren.