Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrean ari dira ospatzen Narrondoko sankristobalak

Joan den asteburuan murgildu ziren festa giroan Narrondoko auzoan. Atzo jarraitu zuten ospakizunekin. Goizean Zestoako Idiakaitz txistulari taldea izan zen bertan eta hauen emanaldiaren ondoren, meza eta hamaiketako egin zituzten karpa azpian. Arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa egin zuten Son LT taldearen musikak alaituta eta iluntzean, Jon Txikiren monologo emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Hemen duzue gaurko eta datozen egunetako egitaraua:

Uztaila 12, osteguna

21:30. Mus eta eskoba txapelketa. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa 12 euro bikoteko. 22:00 Mus txapelketa. Sariak: Aurrenekoak 2 txu, 2 ardo botila eta 50 euro bikoteko eta 2.arentzat xanpain eta ardo botila.

Uztaila 13, ostirala

17:00. Txokolatada

17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti 18:30 Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa. 21:00 Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, ‘Hemengattun’ erromeri taldea.

Uztaila 14, larunbata

11:30. Dantza tailerra Astindu taldearen eskutik.

13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren Paella jana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide