Albisteak
[ARGAZKIAK] Giro ezin hobea Aizarnako Amabirjin jaietan
— 2018-08-13Larunbatean hasi ziren Aizarnako Amabirjinak. Oilasko biltzaileen eguna izan zen. Jende ugari bildu zen goiz osoan zehar baserriz baserriz dantzan ibili ziren oilasko biltzaileei ongi etorria egiteko plazan. Ordurako paella lehiaketarako paellak prestatuta zituzten parte hartzaileek eta ondoren, bazkari ederraz gozatu zuten guztiek. Atzo, igandea, jubilatuek hamaiketako egin zuten meza ondoren, Konpittero tabernan. Gaur, atseden eguna izango dute eta bihar ekingo diote berriro festari. Helduen eguna izango da bihar, asteazkenean, berriz, Amabirjin eguna, eta ostegunean, festei amaiera borobila emateko, umeen eguna.
Ikusi egitaraua osorik hemen.
Argazkiak: Amaiur Aristi
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide