Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Festak gogotsu hartu dituzte zestoarrek aurten ere, eta nabaria da herriko kaleetan sortu den giro aparta ikusita. Lehen egun honek arratsaldean ekintza ugari ekarri ditu.
Bazkalostean, giroa berotzeko, bertso-poteoa izan da Erniarraitz Elkarteak antolatuta, Unai Agirre eta Oier Etxeberria bertsolarien eskutik. Tabernaz taberna ibili dira, eta herritarren artean txaloak zein barreak eragin dituzte euren bertsoek.
Umeek ere izan dute zer gozatua arratsaldean. Lopene ganadutegiko poniak plazan izan dira, eta zuri-gorriz jantzita, umeek plaza bete dute, poni gainean bira egiten zuten bitartean.
Lehen egunari amaiera emateko, honako ekintzak izango dira:
19:00 Ostarte erromeria, Laranjadin.
22:00 Suzko zezena.
Ondoren, Ostarte erromeria eta DeBrass, Laranjadin.
































































