Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bi urte jo gabe egon ondoren, aurten gogotsu atera dira haurrak eguraldi politarekin. Berrikuntza modura, bandera eramaileak Itxaropena dantza taldeko gona beltzekin atera dira. Tartean, aurreneko aldiz Aizarnako haurrek ere parte hartu dute. Zintadun txapel urdin ilunak ere berriak dira, mutil eta neska berdin janzteko egindako aldaketa izan da. Danborradaren amaieran haurrei letxugatxo bat eta fruitu deshidratatuak oparitu zaizkie karrozako “On egin” lemarekin bat eginda.