Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Larunbata izanik azken aldian baino kide gehiago dabil Zestoako santa eskeko taldean. Goiz parteko ibilbidean, Etorra eta Sastarrain bailaran, izan da berrikuntzarik, jai eguna tarteko baserrietan haur eta gazteak atera dira ateetara. Lilibean ere izan da taldea aspaldiko partez. Salda beroa, san blas opilak, mokadutxoak eta tragoak batean eta bestean. Eguna hasi besterik ez da egin. Aurten kalea eta tabernak goizez egingo dituzte eta bazkal ondoren Akoa bailaran izango dira.