Albisteak

[ARGAZKIAK] Haizea eta eguzkia lagun Kuadrillen Eguna kolorez eta giroz bete da

Sekulako eguraldia lagun, Zestoako Amabirjinetako larunbata festa giroan hasi da. Gaur Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira, eta herriko kaleak kolorez bete dituzte kuadrilla bakoitzak jantzitako alkandora biziei esker.

Goizean, 12:30ean, hasi dira paella lehiaketarako prestaketak, eta bitartean Ustekabe txarangak herria alaitu du, musika hona eta hara eramanez.

Bazkaltzera eseri aurretik, herritarrek Palestinarekiko elkartasun argazkia atera dute, eta kuadrillen alkandora bizien gainean Palestinaren aldeko zapiak jarri dituzte. Une hunkigarria izan da, festaren kolore eta alaitasunari elkartasun mezu sendoa gehituz.

14:30ean epaiak egingo du bere lana paella lehiaketan, eta hortik aurrera kuadrillek bazkariaz gozatzeko aukera izango dute, aurten ordea plaza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide