Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur eguerdiko 12:30ean eman diote hasiera Aizarnako Amabirjin jaiei. Paella txapelketarako prestaketekin hasi dira. Ustekabe txaranga ibiliko da eguerdi eta arratsalde guztian zehar giroa alaitzen. Eguerdiko 14:30ak inguruan iritsiko dira oilasko biltzaileak plazara eta han azken dantza egin ondoren, aurretik prestatzen jardun diren paellak jango dituzte. Iluntzeko 23:00etan Bide batez taldearen musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Ikusi egitaraua osorik hemen.