Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Errementoarrak egitasmoaren lehenengo saioa egin zen ostiralean kiroldegiko aterpean. HH adineko haur eta beren gurasoei zuzendutako saioak dira Errementoarrak. Euskara Foroak antolatu ditu Udalaren laguntzarekin eta maiatza amaiera bitartean zazpi saio egingo dituzte. Hurrengoa, datorren ostegunean izango da.
Jauzika heziketa elkarteak bideratuko ditu saioak. Arrakasta handia izan zuen ostiraleko saioak eta HHkoak ez ziren haurrek ere gerturatu eta parte hartu zuten azkenerako. Egitasmoaren helburua, gurasoak elkarren artean ezagutzea eta batez ere haurrak beraien guraso edo zaintzaileekin jolastea da, ordea.