Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mendiaz gozatzeko aukera paregabea izan dute herriko haur eta gaztetxoek joan den asteburuan. Agiro Mendi Klubeko kideek bi irteera antolatu zituzten. Batetik, haurrekin Ertxina irteera egin zuten eta 22 ume eta 15 helduk hartu zuten parte. Bestalde, Etumeta-Gazume-Ernio-Etumeta ibilbidea egin zuten eta guztira, bederatzi gaztetxok eta lau helduk hartu zuten parte.
Argazkiak: Mikel Irure