Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskararen Astea ospatzen ari dira Arroabeko bizilagunak, eta haur zein helduei zuzendutako ekintzak egin zituzten atzo Euskararen Eguna ospatzeko. Lehenik haurren txanda izan zen, izan ere, 15:00etan hasita, eskolako jaialdia egin zuten frontoian.
Arratsaldean, berriz, Kepa Iribarrek hartu zuen lekukoa. Argitaratu berri duen Erleen azken ziztada eleberria aurkeztu zuen Elkargunean, auzotarren aurrean.
Bihar, ostiralez, Euskararen Astearekin lotutako ekintza gehiago izango dituzte auzotarrek. 17:30ean hasita, haurrentzako ipuin-kontaketa izango da Dorleta Kortazarren eskutik, Elkargunean. Ondoren, 19:00etatik aurrera, gaztaina erreak jateko aukera izango dute frontoira gerturatzen direnek.



















