Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu zen, eta Zestoako haurrek hainbat ekintzatan hartu zuten parte. Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, haurrak udaletxeko arkupeetan bildu ziren arratsaldea euskararen aldeko mezuak zeramatzaten txapak margotzen, banderatxoak apainditzen eta aurpegiak margotzen pasatzeko.
Ostean, egindako txapak soinean jarri eta apaindutako banderatxoekin ingurua apaindu eta kolorestatu zuten.























