Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo hasi ziren Aizarnako amabirjinak. Arratsaldean pilota partida bikaina ikusteko aukera izan zen frontoian, eta iluntzean, herri afari jendetsua egin zuten plazan. Hamarnaka lagun bildu ziren mahaien bueltan afari eder batez gozatzeko. Ondoren, Bide batez musika taldearen doinuek alaitu zuten giroa.
Berehala sartuko dira berriro ere festa giroan auzotarrak. Izan ere, haurrentzako altxorraren bila jolasa hasiko da 11:30ean. 13:30ean umeen bazkaria egingo dute eta amaitzean helduena. Arratsaldeko 17:00etan ginkana izango da eta ondoren, txokolatada. Iluntzean Zestoako Manitu taldea igoko da oholtza gainera, eta amaitzeko, DJ Pajaritoren musikarekin dantzatzeko aukera egongo da.
Argazkiak: Aizarnako erredakzio taldea