Albisteak

[ARGAZKIAK] Herri kirol erakustaldia egin dute Arroagoian, Santio eguna ospatzeko

Santio-santana festetan murgilduta dabiltza Arroagoian ostiraletik astelehenera bitartean. Atzo goizean izan zen zertaz gozatua auzoan, izan ere, sagardo nahiz patata tortilla lehiaketak eta pilota partidak izan zituzten, eta arratsaldean ere jarraitu zuen festak. Herri kirol saioa izan zen, 18:30ean hasita. Euri iragarpena zela eta, emanaldia elizako aterpean egin zuten, nahiz eta azkenean ateri eutsi zion. Aizkoran, Hodei Ezpeleta “Bihurri” eta Oier Mitxelena aritu ziren, eta harri jasotzen, berriz, Goenatxo III eta Udane Ostolaza. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariek alaitu zuten giroa.

23:00etatik, musikak hartu zuen protagonismo osoa. Ahantzi taldearen erromeriarekin lehenik, eta DJ Indate, goizaldera arte.

Gaur eta bihar jarraituko du festak Arroagoian. Hona hemen egunotako egitaraua:

Gaur, igandea. Santa Ana eguna.

11:00. Meza nagusia.
Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa “Akulu” bertsolariak alaiturik.
17:00. Apar festa.
19:00. Herritarren arteko kirolak.
22:30. Argazki proiekzioa eliz atarian.
23:00. Laja eta Lutxurdio trikitilariekin dantzaldia.

Uztailak 27, astelehena

11:00. Gaztetxoentzat Tolareko Igoera.
12:00. Zirku tailerra.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
Jarraian, txokolatada.
18:30. Zezen txikiak eta poniak, Tapita ganadutegiaren eskutik.
Bitartean, Lanberri eta Garixe trikitilariak.
Tartean, otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide