Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santio eguneko herri kirol saio ederra izan da Arroagoiko plazan, gaur, ostegun arratsaldez. Joxe Ramon Iriondo “Akulu” eta Danel Olano bertsolariek alaitu dute saioa.
Aizkoran, Iñaki Azurmendi eta Aratz Mugerza aritu dira eta harri jasotzen, berriz, Elene eta Udane Ostolaza eta Imanol Royo “Artain”.
Eguna ondo amaitzeko gaueko 22:30ean auzotarren argazki proiekzioa izango da eta gaueko 23:00etan Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.
Jarraian biharko egitaraua:
26, ostirala. Santa Ana eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa eta Bingoa.
17:30 bakarrizketa Ion Martinez “Txiki”ren eskutik: “40 urte eta aldapan beheraniek”.
19:00 herritarren arteko kirolak.
23:00 erromeria Etxebarria aita-semeak taldearekin.
01:00 Dj Olber.
